XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ixabel kanpoko atetik egongelara sartuko da.

Kamioiak eraman ditu gauzarik haundienak, garraiolariekin egon da eta alde egin ondoren etxera dator.

Transportistaren faktura dakar esku artean.

IXABEL.- Joño!

Ondo pagatua dago bai, aszensorerik ez edukitzea!

Eskerrak laugarrenean bizi naizen, bestela... (Papera gordeko du) Listo!

Egina dago eta amen, doazela traste guztiak...

Orain hauek jaso eta kitto.

Hauetxek okerrenak ordea!

Atx!

(bizkarreko gerri aldeari helduko dio) Ai, adiskide, ez daukazula gora eta behera pixuarekin ibiltzeko adinik.

(Sofan eseriko da) Ez, hemen gaizki.

Halakoetan hoberena egurra, gure ama zenak esaten zuen bezala, bai horixe!

Lurrean etzango da.

IXABEL.- Mmmm! masajetxo bat behar nuke orain, (irribarre egingo du) Eskatu, Ixabel, eskatu beldurrik gabe...

Inork ez dizu jaramonik egingo eta!